Deñe Abuin lesakarrak omenaldi bat jaso du Nafarroako Gobernuaren Lehen Merkataritza ekitaldian

Deñe Abuin lesakarrak omenaldi bat jaso du Nafarroako Gobernuaren Lehen Merkataritza ekitaldian

12/12/25

Deñe Abuin Arrasate lesakarrak omenaldi bat jaso du Nafarroako Gobernuak egin duen Lehen Merkataritza ekitaldian. Lesakako Kattagorria mertzeriako jabea eta Denok Bat Merkataritza Federazioko presidentea, « bere tinkotasunagatik, merkataritzan euskara bultzatzeagatik, DENOK BAT merkataritza elkartea gauzatu duten proiektu guzti-guztietan lan egiteko duen modu grinatsu eta eskuzabalagatik » omendua izan da.